XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horixe egingo zuen norbaitek nire edariekin Eguberri aurreko jai hartan.

Edari alkoholikoei buruzko datuak

Garrantzizkoena edariak duen alkohol garbiaren kantitatea da, baina kolorea, usaina eta zaporea ematen dioten osagaiek ere eragiten dute biharamunean.

Pinta erdi garagardo sendo edo argi = kopa bat (140 mililitro) likore ( whisky, ginebra, vodka, etab.) = baso bat ardo = kopatxo bat jerez = litro laurden sagardo baino zerbait gutxiago.

Ez nekien sagardoa garagardoa baino gogorragoa zenik.

Arinagoa zela uste nuen.

Alkohola arin pasatzen da urdailetik odoletara; gehiena gibelean erretzen da eta gainontzekoa izerdi eta gernutan askatzen da.

Arinago sartuko da sabela hutsik betea izanda baino, horregatik hobe da zerbait jatea edan baino lehen.

Jeneralean ordubete behar du gorputzak edari arrunt bat garbitzeko.

Jai batean bost kopatik gora edan ezkero ez zara berriz ongi izango hurrengo goizera arte.

Ordu betean litro bat garagardo edo sagardo edo horren parekoa edan ezkero, legeak autoa gidatzeko zilegitzat ematen duen mugatik kanpo zaude.

Arriskuak

Arriskurik handiena, epe laburrean, alkoholak zentzumena, zeure buruaren kontrola eta koordinazioa hondatzen dituela da.

Mozkortutako gidariek sortutako auto istripuak dira gazteen artean heriotza arrazoirik arruntena, eta bidean akabatzen diren hiru gidarietatik batek legeak zehazten duen mugatik gorako alkohol kantitatea du odoletan.

Zilegi den baino alkohol gehiagorekin dabiltzan gidariengatik urtean hiltzen diren errugabeen kopurua 12.000 lagunekoa da.